
ARGUMENTUA
Klon gerrak hasi dira galaxian zehar eta, ondorioz, Sistema Independienteen Konfederazioko buruak (General Grievous) Palpatine kantzilerra bahitu du. Obi-Wan Kenobi-k eta Anakin Skywalker-ek kantzilerra askatu eta generala gelditzeko betebeharra daukate. Grievous-ek, ordea, ihes egitea lortzen du. Bestalde, Obi-Wan eta Skywalker-ek Dooku akabatu eta Palpatin askatzea lortzen dute. Palpatinek, ondoren, Anakin bere ordezkari Jedi Kontseiluan izendatzen du, erabaki hau gainerako jedien artean ondo ikusia ez den arren, politika beraien gauzetan sartzen ari delako.
Beste alde batetik, Anakin etxera heltzen denean, sorpresa bat dauka, Padme haurdun dago eta. Lehenengo batean zoragarria dirudien arren, gau horretan bertan, Anakinek amets gaizto bat dauka, non Padme haurdunaldian hiltzen ikusten duen.
Palpatine kantzilerrak (Sidious dena) Anakini heriotza bera ere geldiarazi egin daitekeela esaten dio. Anakinek hitz horietan Padme heriotzatik aldentzeko posibilitatea ikusten du, eta horrela Palpatinengandik gero eta hurbilago sentitzen da. Halako batean, Palpatinek bere egiazko identitatea argitzen du, Anakini bera Darth Sidious (Lord Sith handiena) dela esanez. Anakinek Jedi Kontseilura jotzen du, eta dakiena kontatzen die. Ondoren, jedien eta Darth Sdious-en arteko borrokan, azkenean, Anakin Sidiousen alde jartzen da eta Darth Vader maltzurrean bihurtu.
Vader-en lehen eginkizuna (ongi betetzen duena) jedi akademiako ikasle eta irakasle guztiak hiltzea da, horrela jedi gutxi batzuk (kontseilukoak batik bat) geratzen direlarik. Aldi berean, klon armadek Kontseiluko kideak, geratzen diren jedi horiek, traizionatu (eta gehienak hil) egiten dituzte.
Pelikularen bukaera aldera Anakinek Obi-Wan Kenobi-ren kontrako borroka galtzen du, mutilatua dagoelarik laba urtura erortzen denean. Hala ere, ez da hiltzen, Sidious enperadorea laister iritsi eta salbatu egiten duelako. Azkenean, Padmek Luke eta Leia bikiak erditzen ditu, eta Anakinek (orain Vader) amestu zuen bezala, hil egiten da. Gezurra den arren, Sidious-ek Vaderri zera kontatzen dio: berak (Vaderrek) Padme hil egin zuela gorrotoak itsututa, orain gogoratzen ez duen arren.
venga se blog! hay con el star wars eeeeeeeh. bno sta muy bn hecho y como total te pongo un gif y te digo q sigas bn.
ResponderEliminarp.d: pa los q les gsten mis gifs aqui la direccion d mi blogg pa los pedidos
http://ikarraiz.blogspot.com/
y aqui l link del gif
http://img12.imageshack.us/my.php?image=ichigo.gif