jueves, 12 de marzo de 2009

Star Wars: Episode III - Revenge of the Sith


ARGUMENTUA

Klon gerrak hasi dira galaxian zehar eta, ondorioz, Sistema Independienteen Konfederazioko buruak (General Grievous) Palpatine kantzilerra bahitu du. Obi-Wan Kenobi-k eta Anakin Skywalker-ek kantzilerra askatu eta generala gelditzeko betebeharra daukate. Grievous-ek, ordea, ihes egitea lortzen du. Bestalde, Obi-Wan eta Skywalker-ek Dooku akabatu eta Palpatin askatzea lortzen dute. Palpatinek, ondoren, Anakin bere ordezkari Jedi Kontseiluan izendatzen du, erabaki hau gainerako jedien artean ondo ikusia ez den arren, politika beraien gauzetan sartzen ari delako.

Beste alde batetik, Anakin etxera heltzen denean, sorpresa bat dauka, Padme haurdun dago eta. Lehenengo batean zoragarria dirudien arren, gau horretan bertan, Anakinek amets gaizto bat dauka, non Padme haurdunaldian hiltzen ikusten duen.

Palpatine kantzilerrak (Sidious dena) Anakini heriotza bera ere geldiarazi egin daitekeela esaten dio. Anakinek hitz horietan Padme heriotzatik aldentzeko posibilitatea ikusten du, eta horrela Palpatinengandik gero eta hurbilago sentitzen da. Halako batean, Palpatinek bere egiazko identitatea argitzen du, Anakini bera Darth Sidious (Lord Sith handiena) dela esanez. Anakinek Jedi Kontseilura jotzen du, eta dakiena kontatzen die. Ondoren, jedien eta Darth Sdious-en arteko borrokan, azkenean, Anakin Sidiousen alde jartzen da eta Darth Vader maltzurrean bihurtu.

Vader-en lehen eginkizuna (ongi betetzen duena) jedi akademiako ikasle eta irakasle guztiak hiltzea da, horrela jedi gutxi batzuk (kontseilukoak batik bat) geratzen direlarik. Aldi berean, klon armadek Kontseiluko kideak, geratzen diren jedi horiek, traizionatu (eta gehienak hil) egiten dituzte.

Pelikularen bukaera aldera Anakinek Obi-Wan Kenobi-ren kontrako borroka galtzen du, mutilatua dagoelarik laba urtura erortzen denean. Hala ere, ez da hiltzen, Sidious enperadorea laister iritsi eta salbatu egiten duelako. Azkenean, Padmek Luke eta Leia bikiak erditzen ditu, eta Anakinek (orain Vader) amestu zuen bezala, hil egiten da. Gezurra den arren, Sidious-ek Vaderri zera kontatzen dio: berak (Vaderrek) Padme hil egin zuela gorrotoak itsututa, orain gogoratzen ez duen arren.

Star Wars: Episode II - Attack of the Clones

ARGUMENTUA
Aurreko pelikula baino 10 urte geroagokoak dira pelikula honetan gertatutakoak. Naboo-ko Borroka eta gero, galaxia gerra zibil batean murgildu behar da. Konde Dooku izeneko jedi traidore baten agindupean, eguzki sistema ezberdinak Errepublika Galaktikoaren kontra jartzen dira. Padme Amidala, Naboo-ko lehenagoko erregina, hiltzeko sahiakeren ondoren, Anakin-i bera babesteko agindua ematen diote, eta bitartean, Obi-Wan Kenobi (bere maisua) hilketa sahiakera horren atzean ezkutatuta egon daitekeena argitzera bidaltzen dute.

Star Wars: Episode I - The Phantom Menace


ARGUMENTUA
Pelikula Yavin-eko borroka baino 32 urte lehenago dago kokatua. Naboo-ko borrokan gertatutakoak agertzen dira, eta Palpatine senadore agertzen da lehen aldiz, emperadore bihurtzeko bere konspirazioa hasten duelarik. Anakin Skywalker gaztea agertzen da, Tatooine-n bizi dena, bere amarekin, esklabo moduan. Qui-Gon Jinn jediak mutikoa aurkitzen du, erreginarekin Nabootik ihes egiten dagoenean eta mutikoan indarraren kontzentrazio handia nabaritzen du. Darth Maul sith maltzurrak borroka latz batean Qui-Gon Jinn jedia hiltzen du, baina gehiegi konfiatzeagatik, Obi-Wanek (Qui-Gonnen ikaslea) irabazi egiten dio erditik moztuz. Akenean, Obi-Wan jedi bihurtzen da eta Anakin ikasle bezala hartzen du.

viernes, 6 de marzo de 2009

Vader Vs Luke (the empire strikes back)





Hemen star wars-eko V. episodioko Luke eta Vader-en arteko borroka latza aztertuko dugu. Borroka honen bukaeran Luke, Vader bere aita delaz jabetzen da.



Orain borrokan parte hartzen duten bi pertsonaien ezaugarriak aztertuko ditugu:



«Corrompido por el lado oscuro, el joven Skywalker ha sido. El muchacho que adiestraste desaparecido ha… consumido, por Darth Vader.»
―Yoda Obi-Wan Kenobi-ri





Darth Vader


Jaiotze Planeta: ezezaguna; Tatooine-n hazten da.
Jaiotze data: 41 ABY,[1]
Hiltze data: 4 DBY Estrella de la Muerte II
Deskripzioa:
Espeziea: Gizakia (cyborg)
Sexua: Gizonezkoa
Altuera: 1,85 m.; 2,02 m. (Bere Jantziarekin)
Afiliazioa:
Orden Jedi (anakin bezala)
República Galáctica (anakin bezala)
Orden de los Lores Sith (Vader bezala)
Imperio Galáctico (Vader bezala)
Borrokatzeko estiloa: Shien/Djem So (forma V)



Luke Skywalker


Jaioterria: Tatooine (Polis Massa-n jaioa)
Jaiotze data: 19 ABY, Polis Massa[1]
Hiltze data: ezezaguna, Aliantza Galaktiko-Konfederazio eta Sith-Imperial guduen bitartean
Deskripzioa
Espeziea: gizakia
Sexua: gizonezkoa

Borroka ikusteko enlazea: http://www.youtube.com/watch?v=frX00n3gngU